Datorren igandean, ekainaren 4an, “SAN PEDRO LASTERKETA” izeneko txirrindulari-lasterketa dela eta, honela ukituta gertatuko da trafikoa:

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

9:15etik 09:40 aldera arte, ilarak gertatuko dira, Nafarroa hiribiderako sarrera eta Osinbiribileko biribilgunea moztuko direlako. Lasterketa igarotzen denean berreskuratuko da ohiko ordutegia.

Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi

09:30ean irteten den lineaburua Gipuzkoa hiribideko 1era aldatuko da.

Ezin da bermatu zerbitzuaren maiztasuna 12:30etik 14:00ak aldera arte.

Irunbus L3: San Juan – Artia

09:30eko irteera Arbeseko biribilgunetik egingo da.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

08:45eko irteeratik 09:45eko irteera arte, kendu egingo dira SJ Langileko eta Urdanibia plazako geralekuak, eta lineaburua Gipuzkoa hiribideko 1era aldatuko da.

Ezin da bermatu zerbitzuaren maiztasuna 12:45etik 14:00ak aldera arte.

*Murrizketa horiek lasterketa amaitutakoan eta agintariek baimentzen dutenean kenduko dira.