Datorren ostegunean, urtarrilaren 5ean 18:00etatik 20: 00etara, gutxi gorabehera, Erregeen kabalgata dela eta, Irunbuseko hiri-lineetan zirkulazio-murrizketa hauek izango dira.
Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea
Ospitaleko noranzkoan:
- 17:45etik 18:30etara gutxi gora behera:
Autobusak Oxinbiribileko biribilguneraino iritsiko dira, geldialdi bat egingo dute Dunboako anbulatorioaren ondoan, geralekura sartu gabe bidaiariak hartzeko, GI-636 errepidetik Ospitalera zuzenean. - 18:30etik 20:000etara gutxi gora behera:
Autobusak Oxinbiribileko biribilguneraino iritsiko dira, geldialdi bat egingo dute Dunboako anbulatorioaren ondoan, geralekura sartu gabe bidaiariak hartzeko, GI-636 errepidetik Zubimuxuko biribilguneraino eta Letxunborro etorbidetik.
Zaisako noranzkoan:
- 17:45etik 18:30etara gutxi gora behera:
Autobusa Aldabe mendira iritsiko da, orduan, Ospitaletik GI-636 errepidera joango da Oxinbiribilera iritsi arte, Dunboako anbulatorioan geldituko gara geltokira sartu gabe bidaiariak hartzeko, eta hortik aurrera Zaisaraino ohiko ibilbidea egingo dugu. - 18:30etik 20:00etara gutxi gora behera:
Autobusa Aldabe mendira iritsiko da, orduan, Ltxunborrotik GI-636 errepidera joango da Oxinbiribilera iritsi arte, Dunboako anbulatorioan geldituko gara geltokira sartu gabe bidaiariak hartzeko, eta hortik aurrera Zaisaraino ohiko ibilbidea egingo dugu.
Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi
17:40tik 20:20ra:
Geltoki-burua: Elizatxo etorbidean (sindikatuaren aurrean)
Irunbus L3: San Juan – Artia
18:30etik 20:30era:
Geltoki-burua: Arbeseko biribilgunea.
Geraleku ezabatuak: hiribidea eta Fermin Kalbeton.
Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
18:15etik 20:15era:
Geltoki-burua: Elizatxo 11 (Olibondoen biribilgunea).
Erdigunean, Anzaranen eta San Migel auzoan ez da zerbitzurik ematen)
* Mugak kendu egingo dira kabalgatak aurrera egin ahala eta agintariek uste dutenean oinezkoen segurtasuna bermatuta dagoela.