Abuztuaren 23an Espainiako Txirrindulari Itzulia egingo da, eta eragina izango du Irunbusen hiriko lineetan, 17:00etatik 19:00etara, gutxi gorabehera. 

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Ospitaleko norakoan: 

16:45etako irteeratik 19:00 arte, gutxi gorabehera, autobusak Fermín Calbetóneko geltokira iritsiko dira, norabidea aldatuko dute, Nafarroa hiribidean barrena jaitsiko dira GI-636 errepidea hartzeko eta Zubimuxuko biribilgunera iristeko, Hondarribia kaletik igoko dira Geltoki kaleraino eta bertatik Hondarribia kalea jaitsiko dute berriro, eta ohiko ibilbidea egingo dute ospitaleraino. 

Zaisako norakoan: 

16:45etako irteeratik 19:00 arte, gutxi gorabehera, autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Geltoki kaleraino, Hondarribia kalean barrena jaitsiko dira eta GI-636 errepidetik joango dira Oxinbiribileko biribilguneraino. Fermin Calbetonera igota, norabidea aldatuko dute eta hortik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.

Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi

Fermin Calbetóneko linea-burua eskola-geltokian egingo da, Sindikalaren aurrean. 

Irunbus L3: San Juan – Artia

Linea honetan ez da aldaketarik izango. 

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

17:15etako irteeratik: Fermín Calbetón kaleko linea-burua Elizatxo hiribideko 11.era aldatuko da (Olibondoen biribilgunea).

*Instalazioak horretarako aukera ematen badu, Gipuzkoa hiribidea berriz irekiko da 19:00etatik aurrera, eta L2 eta L4 lineek ohiko ibilbidea berreskuratuko dute. Bestela, goian aipatutako aldaketak mantenduko dira.