Abuztuaren 24an Espainiako Txirrindulari Itzuliko etapa Irundik irtengo da, eta eragina izango du Irunbusen hiriko lineetan, 8:00etatik hasita lasterketa igaro eta desmuntaketa-lanak egin arte (16:00ak aldera).
Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea
Ospitaleko norakoan:
- 7:45etako irteeratik 09:30 arte: autobusak Fermín Calbetóneko geltokira iritsiko dira, norabidea aldatuko dute, Nafarroa hiribidean barrena jaitsiko dira GI-636 errepidea hartzeko eta Mendeluko biribilgunera iristeko, Hondarribia kaletik igoko dira Geltoki kaleraino eta bertatik Hondarribia kalea jaitsiko dute berriro, eta ohiko ibilbidea egingo dute ospitaleraino.
- 09:45etatik lasterketaren bilakaeraren arabera posible den arte: autobusak Fermín Calbetóneko geltokira iritsiko dira, norabidea aldatuko dute, Nafarroa hiribidean barrena jaitsiko dira GI-636 errepidea hartuta Mendeluko biribilgunera iristeko, eta ohiko ibilbidea egingo dute ospitaleraino.
Zaisako norakoan:
- 7:52etako irteeratik 09:45 arte: autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Geltoki kaleraino, Hondarribia kalean barrena jaitsiko dira eta GI-636 errepidetik joango dira Oxinbiribileko biribilguneraino. Fermin Calbetonera igota, norabidea aldatuko dute eta hortik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.
- 10:00etatik lasterketaren bilakaeraren arabera posible den arte: autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Aldabe Mendia kaleraino, eta ospiralerantz joango dira errepidetik barrena Oxinbiribileko biribilguneraino, Fermin Calbetonera igota eta norabidea aldatuta, eta bertatik ohiko ibilbidea egingo dute Zaisa aldera.
Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi
8:00etako irteeratik 16:00etara arte Fermin Calbetóneko linea-burua eskola-geltokian egingo da, Sindikalaren aurrean.
11:45etatik aurrera ezin dira maiztasunak eta zerbitzua bermatu, lasterketa igarotakoan berreskuratuko dira.
Irunbus L3: San Juan – Artia
Linea honetan ez da aldaketarik izango.
Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
8:15etako irteeratik 16:00etara arte, Fermín Calbetón kaleko linea-burua Elizatxo hiribideko 11.era aldatuko da (Olibondoen biribilgunea).
11:45etatik aurrera ezin dira maiztasunak eta zerbitzua bermatu, lasterketa igarotakoan berreskuratuko dira.
Mugak lasterketa igaro eta desmuntatzeko lanak egin ahal kentzen joango dira.