Abuztuaren 6an, larunbatarekin, Euskal Jira egingo da, 17:50etik 21:00etara bitartean gutxi gorabehera, eta, hori dela eta, aldaketak izango dira Irunbusen lineetan.

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Etenaldiaren aurretik normal aterako diren azken autobusak 17:30ean aterako dira, ospitaletik zein Zaisatik. Zerbitzua 21:00etan itzuliko da normaltasunera; alegia, agintariek baimentzen badute betiere, Zaisatik ateratzen diren autobusei dagokienez, 21:00etan, eta, ospitaletik ateratzen direnei dagokienez, 21:07an.

Etenaldian, Zaisatik ateratzen diren autobusak Fermín Calbetón kaleraino igoko dira, eta, Nafarroa hiribidean behera, ingurabidera joango dira, Zubimusu plazatxoko biribilguneraino, eta, handik, Letxunborro hiribidean barrena, ospitaleraino.

Ospitaletik ateratzen direnak ingurabidera joango dira zuzenean, eta Fermín Calbetón kalera igoko dira.

Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi

Etenaldiaren aurretik normal aterako diren azken autobusak:

  • Fermín Calbetón kaletik, 17:30ekoa
  • Txinguditik, 16:30ekoa

Etenaldian, Katetik ateratzen diren autobusek ibilbide normala egingo dute Elizatxo hiribideko 11 zenbakiraino (Olibondoen biribilguneraino).

21:00etako autobusa Fermín Calbetón kaletik aterako da, agintariek baimentzen badute betiere.

Irunbus L3: San Juan – Artia

Aldaketarik ez.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

Fermín Calbetón kaletik Antzaran eta Olaberrira daraman zerbitzua bertan behera utziko da, eta etenaldiaren aurretik aterako den azken autobusa 17:15ekoa izango da. Ondoren, Sindikaleko geralekutik egingo zaio zerbitzu Olaberriri. Antzarango zerbitzua, berriz, Colón ibilbidea irekitakoan jarriko da martxan berriro.

Desfilearen azkenak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala kenduko dira murrizketak.