Euskal Jira abuztuaren 5ean egingo da, larunbatean. Hori dela eta, 10:00etatik 21:00etara gutxi gorabehera, Irunbus lineetan zirkulazioa moztuko da.

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

  • Ospitalerantz: 17:45etik 21:00etara gutxi gorabehera, autobusak Fermín Calbetón kaleraino iritsiko dira. Handik, itzulbidetik, Nafarroa hiribidean behera, GI-636 errepidetik desbideratuko dira, eta Zubimuxu plazatxoko biribilgunetik Letxunborro hiribidera igo, eta ospitalerantz egingo dute, betiko bidetik.
  • Zaisarantz: 17:45etik 21:00etara gutxi gorabehera, autobusek Aldabe Mendia kalerainoko betiko ibilbidea egingo dute. Han, buelta eman, eta, GI-636 errepidetik, Oxinbiribileko biribilguneraino joango dira, eta, itzulbidean gora, Zaisaraino helduko dira, betiko bidetik

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

18:00etatik 21:00etara gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo hiribideko 10 zenbakia izango da (Sindikala)

Irunbus L3: San Juan – Artia

Ez da aldaketarik izango.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

9:45etik ekitaldia bukatu arte, SJ Langileko eta Urdanibia plazako geralekuak bertan behera geratuko dira.

17:45etik 21:00etara gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo hiribideko 11 zenbakia izango da (olibondoen biribilgunea). Tarte horretan, Antzaranerako zerbitzua bertan behera geratuko da. 

Murrizketak desfilearen azkenak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala kenduko dira.