Euskal Jira abuztuaren 8an egingo da, larunbatean. Hori dela eta, 10:50etatik 13:00etara gutxi gorabehera, IrunBus lineetan zirkulazioa moztuko da.
Irunbus L1: Zaiza – Hospital
Ospitalerantz: 10:45etik 13:00etara gutxi gorabehera, autobusak Fermín Calbetón kaleraino iritsiko dira. Handik, itzulbidetik, Nafarroa hiribidean behera, GI-636 errepidetik desbideratuko dira, eta Zubimuxu plazatxoko biribilgunetik Letxunborro hiribidera igo, eta ospitalerantz egingo dute, betiko bidetik.
Zaisarantz: 10:45etik 13:00etara gutxi gorabehera, autobusek Aldabe Mendia kalerainoko betiko ibilbidea egingo dute. Han, buelta eman, eta, GI-636 errepidetik, Oxinbiribileko biribilguneraino joango dira, eta, itzulbidean gora, Zaisaraino helduko dira, betiko bidetik.
Irunbus L1: Zaiza – Hospital
11:00etatik 13:00etara gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo hiribideko 10 zenbakia izango da (Sindikala)
Irunbus L3: San Juan – Artia
Ez da aldaketarik izango.
Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
10:45etik 13:00etara gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo hiribideko 11 zenbakia izango da (olibondoen biribilgunea). Tarte horretan, Antzaranerako zerbitzua bertan behera geratuko da.
*Murrizketak desfilearen azkenak aurrera egin eta oinezkoen segurtasuna bermatu ahala kenduko dira.