Irailaren 21ean, larunbatarekin, 20:00etan, Gaueko Irun Lasterketa hasiko da. Oinezkoentzako lasterketa bat da, eta Irungo kale nagusiak zeharkatuko ditu. Horrek eragina izango du Irunbusen hiri barruko lau lineetan. Hona hemen aldaketak:

L1: ZAISA – OSPITALEA

  • Zaisatik abiatzen den zerbitzuan, 20:00etatik 21:30era arte, itxi egingo dira geraleku hauek: Dunboako anbulatorioa, Nafarroa 21, Fermín Calbetón, Zabaltza, Topoa eta Hondarribia.
  • Ospitaletik abiatzen den zerbitzuan, 20:00etatik 21:37ra arte, itxi egingo dira geraleku hauek: Anaka 40, Anaka 1, Geltokia, Colón 43, Luis Mariano, San Juan, Nafarroa 4 eta Nafarroa 18.

L2: SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI

20:00etatik 21:30era arte, abiaburua Elizatxo 11 izango da (olibondoen biribilgunea).

L3: SAN JUAN – ARTIA

20:00etatik 21:30era arte, abiaburua Arbesko biribilgunea izango da.

L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA

20:15etik 21:45era arte, abiaburua Elizatxo 11 izango da (olibondoen biribilgunea).