Otsailaren 4an, igandea, 12:00etatik 14:00ak aldera bitartean, Inude eta Artzainen desfilea egingo da, eta, hori dela eta, aldaketa hauek egingo dira hiri barruko lineetan:

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

12:00etako eta 12:30eko irteerak Ospitalerantz: autobusak Oxinbiribileko biribilguneraino iritsiko dira (Dunboako anbulatorioko geralekua), bidaiariak geralekuan sartu gabe hartuko ditu, eta saihesbidetik joan, eta Hondarribia kaletik barrena Hondarribia kaleko geralekuraino iritsiko da, eta geraleku horretatik aurrera, ohiko bidea Ospitaleraino.

12:00etako eta 12:30eko irteerak Zaisarantz: autobusa Geltokiko kaletik Hondarribia kaleraino iritsiko da eta, saihesbidetik joango da Oxinbiribileraino (Dunboako anbulatorioko geralekua). Geltokian sartu gabe hartuko ditu bidaiariak, eta geraleku horretatik aurrera, ohiko bidea egingo du Behobiarantz.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

“Igandero”ko ohiko ibilbidea:

Linearen abiapuntua: Gipuzkoa 1.
Geltoki ezabatuak: Fermin Calbeton, Ensanche eta Luis Mariano

Irunbus L3: San Juan – Artia

12:00etako eta 12:30eko irteerak. Linearen abiapuntua Osinbiribileko biribilgunean izango da.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

“Igandero”ko ohiko ibilbidea:

Linearen abiapuntua: Gipuzkoa 1.
Geltoki ezabatuak: Fermin Calbeton, Ensanche, SJ Langilea eta Urdanibia.