Datorren igandean, hilak 14, Itzulia Women lasterketa dela-eta, aldaketa batzuk egingo dira Irunbusen hiri barruko lineetan, 17:00etatik 18:00etara bitartean gutxi gorabehera.

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

  • Ospitalerantz
    16:45etik 18:00etara bitartean gutxi gorabehera, autobusak Fermín Calbetón kaleko geralekuraino iritsiko dira. Han, itzulbidetik, Nafarroa hiribiderantz jaitsiko dira, eta, GI-636 errepidetik desbideratu, eta zuzenean iritsiko dira ospitalera.
  • Zaisarantz
    17:00etatik 18:00etara bitartean gutxi gorabehera, autobusek Aldabe Mendia kalerainoko betiko ibilbidea egingo dute. Han, buelta eman, eta, GI-636 errepidetik, Osinbiribileko biribilguneraino joango dira, eta, itzulbidean gora, Zaisaraino helduko dira, betiko bidetik.

Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi

17:00etatik aurrera, ezingo da bermatu zerbitzuaren maiztasuna: agintariek eta lasterketak berak bide ematen dutenean itzuliko da zerbitzu normaltasunera.

Irunbus L3: San Juan – Artia

Ez da aldaketarik izango.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

17:15etik aurrera, zerbitzua etengo da, harik eta murrizketak bukatu arte.