Martxoaren 25an, KORRIKA TXIKIA-eta, aldaketa hauek egingo dira IrunBusen hiri barruko lineetan, 09:45etatik 11:30etara bitartean gutxi gorabehera.
Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea
Ospitalerantz:
9:45eko irteeratik 13:00 aldera arte, gutxi gorabehera: autobusak Dunboako anbulatorioraino iritsiko dira –ez dira sartuko geldilekuraino, baina bidaiariak jasoko dituzte–, eta, GI-636 errepidetik (saihesbidetik), Ospitalera zuzenan (Zubimuxu eta Letxunborro moztuta)
Zaisarantz:
10etako irteeratik 11:30 aldera arte, gutxi gorabehera, autobusak betiko ibilbidea egingo du Aldabe Mendiraino, Hospitalera buelta, GI- 636 errepidetik (saihesbidetik), Osinbiribil biribilguneraino joango dira –ez dira sartuko geldilekuraino, baina bidaiariak jasoko dituzte–. Gero, betiko ibilbideari helduko diote berriro.
Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi
10:00etik 11:20 aldera arte, gutxi gorabehera: abiaburua SINDIKALeko (Bidasoa LHII) geralekua izango da.
Irunbus L3: San Juan – Artia
10:00etatik 11:30 aldera arte, gutxi gorabehera: abiaburua Nafarroa etorbideko 18 zenbakia izango da.
Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
9:45etatik 11:15 aldera arte, gutxi gorabehera: abiaburua Elizatxo hiribideko 11 izango da (Olibondoen biribilgunea). Antzaran zerbitzurik gabe.