Martxoaren 19an  KORRIKA TXIKI dela-eta, aldaketa hauek egingo dira IrunBusen hiri barruko lineetan, 09:30etatik 10:30etara bitartean gutxi gorabehera.

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Ospitalerantz: 09:30etik 10:15etara bitartean gutxi gorabehera, autobusak betiko ibilbidea egingo du Fermín Calbetón kaleraino. Itzulbidean bira eman, eta, GI-636 errepidetik (saihesbidetik), handik, eta ospitaleko betiko ibilbideari helduko dio berriro.

Zaisarantz: 09:45etik 10:15etara bitartean gutxi gorabehera, autobusek Letxunborro hiribidean behera, GI-636 errepidetik, Osinbiribileko biribilguneraino joango dira, eta, itzulbidean gora, Zaisaraino helduko dira, betiko bidetik

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

10:00 eta 10:20etako irteerak, abiaburua Bidasoa LHIIko geldilekua (SINDIKALA) izango da.

Irunbus L3: San Juan – Artia

Ez du eraginik

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

9:45 – 10:00 eta 10:15eko irteerak, abiaburua Elizatxo hiribideko 11 zenbakia izango da (Olibondoen biribilgunea).  Anzaran zerbitzuz kanpo.

*Korrika Txiki bukatzen denean kenduko dira murrizketak.  

!!!

SANTA ELENA KALEAN LANAK

Martxoak 19, Irungo Santa Elena kalean egingo diren lanak direla eta, 09:15etik 17:00 arte (gutxi gorabehera) , SJ LANGILEA eta URDANIBIA PLAZA geltokiak zerbitzuz kanpo geratuko dira.