Datorren igandean, otsailak 27, arratsaldeko 16:30etik 20:00etara bitartean gutxi gorabehera, Inauterietako Desfilea egingo da, eta, hori dela-eta, aldaketa hauek egingo dira Irunbusen hiri barruko lineetan:

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Ospitaleko norakoan: 16:30etik 20:00ak arte, autobusak Osinbiribil biribilguneraino (Dunboako anbulatorioko geralekuraino) iritsiko dira, eta, han, GI-636 errepidetik desbideratuko dira: Letxunborro hiribidetik iritsiko dira ospitalera.

Zaisako norakoan: 16:30etik 20:00ak arte, busa Aldabe mendia kalera iritsiko da. Handik, Txingudi ikastolara jaitsiko da, GI-636 errepidea hartuko du, Osinbiribileraino. Biribilguneko geralekutik aurrera, betiko ibilbidea egingo dute, Darío Regoyos kalean barrena.

Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi

16:0etan irtengo da azken busa Fermín Calbetónetik. Ordu horretatik aurrera, linearen abiapuntua Bidasoako LHIKren (Sindikatua) aurrean dagoen eskola-geldialdian egongo da.

Irunbus L3: San Juan – Artia

16:30etik 20:00etara, linearen abiapuntua Osinbiribileko biribilgunean egongo da. 

Irunbus L4: San Juan – Antzaran – Olaberria

16:15ean irtengo da azken busa Fermín Calbetónetik. Ordu horretatik aurrera, linearen abiapuntua Bidasoako LHIKren (Sindikatua) aurrean dagoen eskola-geldialdian egongo da.

Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.