Datorren astelehenean, abenduaren 23an, “OLENTZEROREN ETORRERA” dela eta, honako trafiko murrizketa hauek gertatuko dira hiri-lineetan 16:30etik 18:30era, gutxi gorabehera.

L1: ZAISA – OSPITALEA

Ospitalerako noranzkoan 16: 30etik 18: 30era: autobusak Fermin Calbeton geltokiraino iritsiko dira, ondoren Nafarroa etorbidetik jaitsiko dira, GI-636 errepidetik desbideratzeko eta horrela Mendeluko biribilgunera eta etorbidetik iritsiko dira Ospitalera. (Ez dira erabiliko erdialdeko geltokiak).

Zaisa noranzkoan 16: 30etik 18: 30era: Aldabe mendiraino ohiko ibilbidea egingo du, ondoren Letxumborro etorbidetik ibiliko da eta GI-636 errepidetik joango da Fermin Calbetonera arte, eta Nafarroa etorbidetik jaitsiko da Behobiarako ohiko ibilbideari eutsiz. (Ez dira erabiliko erdialdeko geltokiak).

L2: SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI

17:00etatik 18:40ra bitartean, Fermín Calbetón kaleko linea-burua Elizatxo hiribideko 11. zenbakian egongo da, Olibondoen biribilgunean. (Ez dira erabiliko erdialdeko geltokiak).

L3: SAN JUAN – ARTIA

Ohiko ibilbidea.

L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA

16:45etik 18:15ra bitartean, Fermín Calbetón kaleko linea-burua Elizatxo hiribideko 11. zenbakian egongo da, Olibondoen biribilgunean. (Ez da zerbitzurik emango erdialdean, Anzaranen eta San Miguelen).