Datorren larunbatean, irailak 18, Txingudi Korrika lasterketa egingo da. Horren ondorioz, hiriko sarbideak itxita egongo dira ibilgailuentzat 15:55etik 17:15era arte, gutxi gorabehera. Itxiera horrek honako kale hauei eragingo die: Hondarribia kalea, Colón pasealekua eta Gipuzkoa hiribidea. Irunbuseko lineetan aldaketa hauek izango dira:

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Zaisa-Ospitalea
Geraleku hauek ez dira erabiliko: Zabaltza, topo geltokia, Hondarribia, Gibeleta, Hirubide eta Puiana. 
Gertueneko geralekua: Fermín Calbetón.

Ospitalea-Zaisa
Ez da aldaketarik izango. 

Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi

San Juan-Katea-Txingudi
Geraleku hauek ez dira erabiliko: Zabaltza eta topo geltokia.
Gertueneko geralekuak: Fermín Calbetón eta Aduana kalea. 

Txingudi-Katea-San Juan
Ez da aldaketarik izango. 

Irunbus L3: San Juan – Artia

Ez da aldaketarik izango.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

Geraleku hauek ez dira erabiliko:  Zabaltza, topo geltokia, Urruña plazatxoa, Lope de Irigoyen 31, Zubiaurre, Colón 43, Gipuzkoa 6 eta Gipuzkoa 32. 
Gertueneko geralekuak: Fermín Calbetón eta Elizatxo 11 (Olibondoen biribilgunea).