Larunbat honetan, 2023ko irailak 30, «Txingudi Korrika» egingo da, 15:55etatik 17:15etara, gutxi gorabehera. Hori dela eta, Irungo sarbideak itxita egongo dira ibilgailuentzat, eta zirkulazioari eragingo dio kale hauetan: Hondarribia kalea, Colon Pasalekua, Gipuzkoa Hiribidea eta Iparralde Hiribidea.
Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea
Zaisa-Ospitalea:
Geltoki hauek bertan behera geratuko dira: Zabaltza – Ensanche, Topo, Hondarribia, Gibeleta, Hirubide eta Puiana.
Gertueneko geltokia: Fermin Calbeton.
Ospitalea – Zaisa:
Ez da aldaketarik izango.
Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi
San Juan – Ventas – Txingudi:
Geltoki hauek bertan behera geratuko dira: Zabaltza – Ensanche eta Topo.
Gertueneko geltokiak: Fermin Calbeton eta Aduana kalea.
Txingudi – Ventas – San Juan:
Ez da aldaketarik izango.
Irunbus L3: San Juan – Artia
Ez da aldaketarik izango.
Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
Geltoki hauek bertan behera geratuko dira: Zabaltza – Ensanche, Topo, Urruña Plazatxoa, Lope de Irigoyen 31, Zubiaurre, Colon 43, Gipuzkoa 6 eta Gipuzkoa 32.
Gertueneko geltokiak: Fermin Calbeton eta Elizatxo 11 (Olibondoen biribilgunea).
Colon pasealekua: errei bakarrean bi norakoetan ibili ahal izango da, txandaka, Txanaleta eta Iparralde hiribidearen artean.