Igande honetan, urriak 4, «Txingudi Korrika» egingo da, 9:00etatik 11:00etara, gutxi gorabehera. Hori dela eta, Irungo sarbideak itxita egongo dira ibilgailuentzat, eta zirkulazioari eragingo dio kale hauetan: Hondarribia Kalea, Colon Pasealekua, Gipuzkoa Hiribidea eta Iparralde Hiribidea.
Irunbus L1: Zaiza – Hospital
Zaisa-Ospitalea: 9:00etik 11:00etara bitartean gutxi gorabehera, autobusak Fermín Calbetón kaleko geralekuraino iritsiko dira. Han, itzulbidetik, Nafarroa hiribiderantz jaitsiko dira, eta, GI-636 errepidetik desbideratu, eta zuzenean iritsiko dira ospitalera.9:00etako irteera Letxunborrotik joan daiteke.
Ospitalea – Zaisa: 9:30etik 11:00etara bitartean gutxi gorabehera, autobusek Aldabe Mendia kalerainoko betiko ibilbidea egingo dute. Han, buelta eman, eta, GI-636 errepidetik, Osinbiribileko biribilguneraino joango dira, eta, itzulbidean gora, Zaisaraino helduko dira, betiko bidetik.
Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi
- 9:00etako irteera: Gipuzkoa hiribidetik.
- 10:00etako irteera: Elizatxo 10etik (sindikaletik).
Hurrengo irteerak Igandero bezala (19:00ak arte)
Irunbus L3: San Juan – Artia
Ez da aldaketarik izango.
Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
- 9:00etako irteera: Gipuzkoa hiribidetik.
- 9:30etik 11:00etara bitartean gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo hiribideko 11 zenbakia izango da (Olibondoen biribilgunea).
Lasterketa bukatuta, Igandero ekitaldiko ohiko bide-mozketa egingo da.