Uztailaren 2an, igandean, Frantziako Tourra dela eta, murrizketa hauek egingo dira Irunbusen hiri barruko lineetan, 13:30etik 17:0 aldera arte.

  • Fermín Calbetoneko geralekua eta aldatzekoa, ohi bezala egun osoan.
  • Egun berezia delako, ez da IGANDEROko ohiko mozketarik izango.

Honako aldaketa hauek izango dira lineetan:

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Ospitalerako noranzkoan:

13:30eko irteeratik 17:40 aldera arte Autobusak Fermín Calbetón kaleko geralekuraino iritsiko dira. Han, aldatzekotik barrena Nafarroa hiribidetik jaitsiko dira, eta, GI-636 errepidetik desbideratuta, zuzenean iritsiko dira ospitalera. Colon ibilbideko, Hondarribi kaleko eta Letxunborro hiribideko geraleku guztiak bertan behera utziko dira.

Zaisarako noranzkoan:

13:30eko irteeratik 17:40 aldera arte: Autobusak Ospitaletik irtengo dira, eta GI-636 saihesbidetik barrena Oxinbiribileko biribilguneraino joango dira. Hortik, Fermin Calbetonera igo, eta aldatzekotik aurrera, ohiko ibilbidea egingo dute Zaisarantz.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

13:30etik aurrera 17:40 arte, linea-burua suhiltzaileen geralekutik Andrearriaga 23ra aldatuko da (Topoaren parean). 

Irunbus L3: San Juan – Artia

Ohiko zerbitzua: lasterketak ez dio eragingo zerbitzuari.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

Ohiko zerbitzua: lasterketak ez dio eragingo zerbitzuari.