Uztailaren 3an, astelehenean, Frantziako Tourra dela eta, murrizketa hauek egingo dira Irunbusen hiri barruko lineetan, 13:O0etatik 17:30 aldera arte.

Irunbus L1: Zaiza – Hospital

Ospitalerako noranzkoan:

13:30eko irteeratik 17:30 aldera arte: Autobusak Fermín Calbetón kaleko geralekuraino iritsiko dira. Han, aldatzekotik pasata hiribidetik jaitsiko dira, eta, GI-636 errepidetik desbideratuta, Mendeluko biribilgunera iritsi eta Letxunborro hiribidetik igoko dira (autobusentzako gaituta egongo da) ospitaleraino. 

  • Geraleku hauek bertan behera utziko dira: Komandantzia, Topoa eta Hondarribia kalea. Gainera, 15:30etik 16:30era, Gibeleta, Hirubide eta Puianako geralekuak ere kenduko dira.

Zaisarako noranzkoan:

13:30eko irteeratik 17:30 aldera arte: Autobusak Letxunborro hiribidean haientzako gaitutako erreitik jaitsiko dira, eta GI-636 saihesbidetik barrena Oxinbiribileko biribilguneraino joango dira. Hortik, Fermin Calbetonera igo, eta aldatzekoti aurrera, ohiko ibilbidea egingo dute Zaisarantz.

  • Geraleku hauek bertan behera utziko dira: Aldabe Mendia 13, Anaka 40, Anaka 1, Geltoki/Estacion, Colon 43 eta Luis Mariano. Gainera, 15:30etik 16:30era, kendu egingo da Urdanibia Berrirako zerbitzua.

Irunbus L2 – Irunbus L4

Batu egingo dira bi lineak, eta ibilbide zirkular hau egingo dute: 

Sindikaletiko irteerak: ´00  ´20  ´40 (lehenengoa 13:00etan).

Sindikaletik irtenda (Elizatxo 10) – La Salle – Olagizon – Arturo Campion – Gobaragin – Elizatxo 54 – Bizkaia 10 – Andrearriaga 14 – Elatzeta – Andrearriaga 23 (Topoaren parean) – Ugalde – Oñaurre – Alai txoko – Elizatxo 11 (BM) – Euskal Herria 9 – Larreaundi – EPA Olaberria – Olaberria – SJ Langilea – Menchu Gal –  Sindical (Elizatxo 10).

Mozketa-orduetan bertan behera geratuko da Antzaranerako zerbitzua, eta linea-burua Elizatxo 10era (Sindikala) aldatuko da. 

Irunbus L3: San Juan – Artia

Ohiko zerbitzua: lasterketak ez dio eragingo zerbitzuari.