Datorren ostegunean, otsailak 8, arratsaldeko 18:50etik 19:30 bitartean gutxi gorabehera, Zanpantzarren desfilea egingo da, eta, hori dela-eta, aldaketa hauek egingo dira Irunbusen hiri barruko lineetan.

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

18:30etatik 19:30etara, ospitaleko norakoan: Fermin Calbeton kaleraino ohiko ibilbidea; itzulbidean bira egin eta Nafarroa hiribidera jaitsiko gara. GI-636 saihesbidetik joango gara Mendeluko biribilguneraino, eta Letxunborro hiribidetik Ospitalera.

18:45etatik 19:15era, Zaisako norakoan: Ohiko ibilbidea Aldabe mendiraino, ondoren autobusa Letxunborro hiribidetik behera jaitsiko da eta GI-636 saihesbidea hartuko du Osinbiribileko norakoan. Itzulbidera sartuko gara eta, hortik aurrera, ohiko ibilbidea Behobiaraino.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

18:40etan irtengo da azken busa Fermin Calbetonetik.
19:20a arte, gutxi gorabehera, Fermin Calbetoneko lineaburua Sindikalaren pareko autobus-geltokian egongo da.

Irunbus L3: San Juan – Artia

San Juan Artia:  Ez da aldaketarik izango.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

18:15etan irtengo da azken busa Fermin Calbetonetik.
19:15ak arte, gutxi gorabehera,
Fermin Calbetoneko lineaburua Elizatxo hiribideko 11.era aldatuko da (Olibondoen biribilgunea).

Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.