Datorren ostegunean, otsailak 16, arratsaldeko 18:50etik 19:30 bitartean gutxi gorabehera, Zanpantzarren Desfilea egingo da, eta, hori dela-eta, aldaketa hauek egingo dira Irunbusen hiri barruko lineetan:

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

  • 18:30etatik 19:30etara, Ospitaleko norakoan: Fermin Calbeton kaleraino ohiko ibilbidea; aldageltokian bira egin eta Nafarroa hiribidera jaitsiko gara. GI-636 saihesbidetik joango gara Mendeluko biribilguneraino, eta Letxunborro hiribidetik Ospitalera.
  • 18:45etatik 19:30etara, Zaisako norakoan: ohiko ibilbidea Aldabe mendiraino, ondoren autobusa Letxunborro hiribidetik behera jaitsiko da eta GI-636 saihesbidea hartuko du Oxinbiribileko norakoan. Aldageltokira sartuko gara eta, hortik aurrera, ohiko ibilbidea Behobiaraino.

Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi

18:40etan irtengo da Fermin Calbetonera doan azken busa, eta 19:20ak arte, gutxi gorabehera, Fermin Calbetoneko linea-burua Sindikalaren pareko bus-geltokira eramango da.

Irunbus L3: San Juan – Artia

San Juan Artia:  Ez da aldaketarik izango.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

18:15etako irtengo da Fermin Calbetonera doan azken busa, eta 19:15ak arte, gutxi gorabehera, Fermin Calbetoneko linea-burua Elizatxo hiribideko 11.era aldatuko da (Olibondoen biribilgunea).

Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.