Martxoaren 19an, Alebinen Txirrindularitza Kriteriuma eta Igande Sasoi direta eta, aldaketa hauek egingo dira IrunBusen hiri barruko lineetan, 09:00etatik 15:00etara bitartean gutxi gorabehera.

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Ospitalerantz:

  • 09:00etan, autobusak betiko ibilbidea egingo du Fermín Calbetón kaleraino. Itzulbidean bira eman, eta, GI-636 errepidetik (saihesbidetik), Zubimusu plazatxoko biribilguneraino joango da. Gero, Hondarribia kalea igo eta jaitsi, eta ospitaleko betiko ibilbideari helduko dio berriro.
  • 09:30etik 13:00etara bitartean gutxi gorabehera, autobusak Dunboako anbulatorioraino iritsiko dira –ez dira sartuko geldilekuraino, baina bidaiariak jasoko dituzte–, eta, GI-636 errepidetik (saihesbidetik), Zubimusu plazatxoko biribilguneraino joango dira. Gero, Hondarribia kalea igo eta jaitsi, eta ospitaleko betiko ibilbideari helduko diote berriro.

Zaisarantz:

  • 09:00etan, autobusak betiko ibilbidea egingo du Geltoki kaleraino, eta, Hondarribia kalean behera, GI-636 errepidetik (saihesbidetik), Osinbiribil biribilguneraino joango da. Gero, Fermín Calbetón kaleraino igo, eta, itzulbidetik, betiko ibilbideari helduko dio berriro.
  • 09:30etik 13:00etara bitartean gutxi gorabehera, autobusek betiko ibilbidea egingo dute Geltoki kaleraino, eta, Hondarribia kalean behera, GI-636 errepidetik (saihesbidetik), Osinbiribil biribilguneraino joango dira –ez dira sartuko geldilekuraino, baina bidaiariak jasoko dituzte–. Gero, betiko ibilbideari helduko diote berriro.

Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi

09:00etatik 13:00etara bitartean gutxi gorabehera, abiaburua Bidasoa LHIIko geldilekua (SINDIKALA) izango da.

Irunbus L3: San Juan – Artia

09:30etik 13:00etara bitartean gutxi gorabehera, abiaburua Nafarroa hiribideko 18 zenbakia izango da.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

09:15etik 13:00etara bitartean gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo hiribideko 11 zenbakia izango da (Olibondoen biribilgunea).

Lasterketa bukatzen denean kenduko dira murrizketak. 13:00etatik 15:00etara bitartean, ordea, Colon Ibilbidea itxita egongo da, Igande Sasoi bukatu arte.