Uztailaren 15ean, larunbatean, Dies Oiassonis jaialdi erromatarra eta Erdi Aroko azoka direla eta, IrunBus hiriko lineek honako zirkulazio murrizketa hauek izango dituzte.

Itzulbidea ezin izango da erabili 19:15etik 19:50era, gutxi gorabehera.

Lineen aldaketak honako hauek izango dira:

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Ospitalerantz:

19:15eko irteeratik 20:00etako irteerara arte, autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Dunboa anbulatorioraino, geltokian sartu gabe bidaiariak jasoz. GI-636tik joango dira Zubimuxu biribilguneraino, Hondarribia kalea igoko dute Geltoki kaleraino eta, gero, Hondarribia kalea jaitsiko dute ohiko ibilbidea berreskuratzeko ospitalerantz.   

Zaisarantz:

19:15eko irteeratik 20:00etako irteerara arte, autobusak ospitaletik aterako dira, Geltoki kaleraino ohiko ibilbidea egindo dute eta Hondarribia kaletik jaitsiko dira. GI-636tik Oxibiribil biribilgunera joango dira, Dunboa anbulatorioan geldituko dira, geltokian sartu gabe bidaiariak jasoz, eta ohiko ibilbidea berreskuratuko dute Zaisarantz.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

19:30eko irteeratik 19:50eko irteerara arte, gutxi gorabehera, abiaburua Gipuzkoa etorbideko 1 zenbakia (Correos) izango da.

Irunbus L3: San Juan – Artia

19:30eko irteeratik 19:50eko irteerara arte, gutxi gorabehera, abiaburua Nafarroa etorbideko 18 zenbakia izango da.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

19:15eko irteeratik 19:50eko irteerara arte, abiaburua Gipuzkoa etorbideko 1 zenbakia (Correos) izango da.

Segurtasunak eta jendetzak ahalbidetzen dutenean murrizketak kenduko dira.
Uztailaren 13tik 16ra, jaialdia dela eta, lineen ohiko funtzionamendua zertxobait alda daiteke.