Apirilaren 2an, asteartea, ITZULIAren bigarren etapa dela-eta, aldaketa hauek egingo dira IrunBusen hiri barruko lineetan, 12:30etatik 13:30etara bitartean gutxi gorabehera.

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Zaisarantz:

  • 12:15eko irteera Zaisara ailegatuko da, eta autobusa han bertan geratuko da 13:30arte.
  • 12:30etatik 13:15ak arte gutxi gora-behera autobusak ohiko ibilbidea Colon 43 geltokiraino, gero Gipuzkoa hiribidea igota, biribilgunean buelta eman eta Gipuzkoa hiribidetik behera Topo geltokiraino. Handik, berriz Ospitalera.

Ospitalerantz:

  • 12:30 irteera zuzen Zaisatik Ospitalera.
  • 12:45etatik 13:15ak arte zerbitzurik gabe

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

12:20etatik 13:20ak arte, abiaburua Gipuzkoa 1

Irunbus L3: San Juan – Artia

12:30etatik 13:30ak arte, abiaburua Arbes izango da.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

12:15etatik 13:15ak arte, abiaburua Gipuzkoa 1

Lasterketa bukatzen denean kenduko dira murrizketak.