Larunbat honetan, uztailak 31, txirrindularitzako Donostia-Donostia Klasikoa jokatuko da. Lasterketa gure hiritik pasatuko da, eta Irunbuseko linea batzuei eragingo die. Jarraian dituzu aldaketak.

Goizean: Emakumezkoen klasikoa

Emakumezkoen proba dela eta, 11:15etik 12:30ak arte, gutxi gorabehera, trafikoa etengo da hiriko eremu batzuetan. Irunbuseko lineetan aldaketa hauek izango dira:

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Ospitalerako norakoan, 11:00etako irteeratik 12:30ekora arte: Fermin Calbetón kalera bitarte ohiko ibilbidea egingo da, trukatokian buelta eman eta Nafarroa hiribidera jaitsiko da, saihesbidetik Txingudi ikastolaraino joango da, eta handik Ospitalera.

11:00etatik 123:30er arte, Zaisako norakoan. Autobusa Ospitaletik irtengo da Txingudi Ikastolarako bidean, eta saihesbidetik joango da Oxinbiribileraino. Trukatokira igoko da eta geltoki horretatik aurrera, ohiko ibilbidea egingo du Nafarroa hiribidean barrena, Behobiarantz.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

11:30ean, 12:00etan eta 12:30eko  Fermín Calbetón kaleko irteerak Olibondoen biribilgunetik egingo dira.. 

Irunbus L3: San Juan – Artia

Ohiko ibilbidea 

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

11:15eko irteeratik 12:30era arte, ez da zerbitzurik bermatzen lasterketa igaro arte. 

Arratsaldean: Gizonezkoen Klasikoa

Gizonezkoen proba dela eta, 15:15etik 16:30ak arte, gutxi gorabehera, trafikoa etengo da hiriko eremu batzuetan. Irunbuseko lineetan aldaketa hauek izango dira:

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

15:00etatik, atzerapenak egon daitezke linean, lasterketa pasatzeko Hondarribia kalea, GI-636 errepidea eta Artiako pasabidea itxiko direlako. 

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

15:00etatik, atzerapenak egon daitezke linean, lasterketa pasatzeko Letxunborro hiribidea itxiko delako. 

Irunbus L3: San Juan – Artia

15:00etatik, atzerapenak egon daitezke linean, lasterketa pasatzeko Artiako pasabidea itxiko delako. 

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

Ohiko ibilbidea