Ekainaren 28an Erraldoi eta Buruhandien desfilea dela-eta, murrizketa batzuk izango dira Irunbusen hiri barruko autobus lineetan, 18:15etik 19:30era bitartean gutxi gorabehera.
Fermín Calbetón kaleko geralekuak eta itzulbideak normal funtzionatuko dute, egun osoan.
Aldaketa hauek egingo dira lineen ordutegi eta ibilbideetan:
Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea
- Ospitalerantz:
18:15etik 19:30era bitartean gutxi gorabehera, autobusak Fermín Calbetón kaleko geralekuraino iritsiko dira. Handik, itzulbidetik, Nafarroa hiribidean behera, GI-636 errepidetik desbideratuko dira, eta Zubimusu plazatxoko biribilgunetik Letxunborro hiribidera sartu, eta ospitalerantz egingo dute, betiko bidetik. - Zaisarantz:
18:15etik 19:30era bitartean gutxi gorabehera, autobusak ospitaletik abiatuko dira. Aldabe Mendia kaleraino, betiko ibilbidea egingo dute, eta, handik, Letxunborro hiribidean behera, GI-636 errepidetik, Osinbiribil biribilgunera joango dira. Fermín Calbetón kalera igo, eta, itzulbidetik aurrera, betiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.
Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi
18:20tik 19:30era bitartean gutxi gorabehera, abiaburua Elizatxo hiribideko 10 zenbakia izango da (Sindikala).
Irunbus L3: San Juan – Artia
Ez da aldaketarik izango.
Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
18:15etik 19:30era bitartean gutxi gorabehera, abiaburua Olibondoen biribilguneko geralekua izango da (Elizatxo hiribideko 11 zenbakia).
*Murrizketak desfilearen azkenak aurrera egin eta agintariek baimena eman ahala kenduko dira.