Erraldoi eta Buruhandien desfilea dela eta, murrizketa batzuk izango dira Irunbuseko hiriko autobus-lineetan, 18:45etatik 20:00 aldera arte.

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

  • Ospitalerantz:
    18:30eko irteeratik 20:00 aldera arte: Autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Fermin Calbetoneraino, trukatzekoa hartuko dute eta GI-636 errepidetik joango dira Zubimuxuko biribilgunera iritsi arte; hortik aurrera, ohiko ibilbidea egingo dute Letxunborro hiribidetik Ospitaleraino.
  • Zaisarantz:
    18:45eko irteeratik 20:00ak aldera arte: autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Aldabe mendia kaleraino, Letxunborro hiribidetik jaitsi eta GI-636 saihesbidetik joango dira Oxinbiribileko biribilguneraino. Hortik, Fermin Calbetonera igo, trukatzekoa hartu eta, hortik aurrera, ohiko ibilbidea egingo dute Zaisarantz.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

18:40ko irteeratik 20:00ak aldera arte: Linea-burua Sindikalera aldatuko da (Bidasoa LHII pareko bus-geralekua).

Irunbus L3: San Juan – Artia

Ohiko ibilbidea

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

18:45eko irteeratik 20:00ak arte: linea-burua Elizatxo hiribideko 11.era aldatuko da (Olibondoen biribilgunea).

Desfileak aurrera egin ahala eta segurtasunak ahalbidetzen duenean kenduko dira murrizketak.