Gure bizitza goitik behera aldatu zenetik urtebetetik gora igaro denean, Irunbuseko autobus-lineek normaltasuna berreskuratu dute ia. Gautxoriak dira zerbitzuan sartu diren azkenak, alarma-egoera eta etxeratze-agindua bertan behera geratu ondoren.  

Irunbus

Garraio publikoaren zerbitzua 3:00ak arte emateko aukera zabalduta, Gautxori zerbitzua Irungo kaleetara itzuli da. Horrela, gaueko zerbitzuko bi lineek larunbat eta jai-bezperetan berreskuratuko dute ibilbidea (ekainaren 29an izan ezik! ).

Gautxorik 2:00etan egingo du Behobiarako azken irteera, Katea auzora, berriz, 02:30ean.

Baina, gogoratu! Pandemiak oraindik jarraitzen du, eta, beraz,segurtasun-neurriak gogorarazten dizkizugu.