Irailaren 22an, igandearekin, IGANDE SASOI ekimena dela-eta, Colón ibilbidea itxita egongo da Gipuzkoa eta Iparralde hiribideen artean, 16:30etik 19:00etara arte, eta horrek eragina izango du Irunbusen lineetan. Hona hemen aldaketak:

L1: ZAISA – OSPITALEA

16:30etik 19:30era arte abiatzen diren autobusek ibilbide hau egingo dute:

  • OSPITALERAKO NORANZKOAN
    Fermín Calbetónetik aurrera, lineen aldageltokian bira egin, Nafarroa hiribidean behera jaitsi eta, saihesbidetik, Mendelura joango dira. Handik, Hondarribia kaleko geralekura igoko dira, eta, hortik aurrera, betiko bidetik joango dira ospitalera.
  • BEHOBIARAKO NORANZKOAN
    Geltokiko kaletik aurrera, Hondarribia kalera joango dira, eta, handik, GI-636 saihesbidetik, Dunboako anbulatoriora. Gero, Nafarroa hiribidean gora, Fermín Calbetónera iritsi, lineen aldageltokian bira egin, eta betiko bidetik joango dira Behobiara.

L2: SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI

16:30etik 19:30era arte, abiaburua Gipuzkoa 1 izango da.

L3: SAN JUAN – ARTIA

Aldaketarik ez.

L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA

10:15etik 13:45era eta 16:45etik 18:45era arte, abiaburua Elizatxo 11 izango da (olibondoen biribilgunea).