Datorren igandean, 2020ko otsailaren 16an, Irungo III. Maratoi Erdia dela eta, Irunbuseko lineek aldaketak izango dituzte hiri osoan egin asmo diren mozketengatik eta trafiko-aldaketengatik.

L1, L2 eta L4  hiriko auzo guztiak elkarren artean eta hiriaren erdigunearekin lotuko dituen lerro zirkular batean bateratuko dira. Linea horrek 15 minutuko maiztasuna izango du, eta ibilbide bakoitzeko ohiko geltokietan egingo ditu geldialdiak, Fermin Calbetoneko geralekuan izan ezik. Horren ordez, behin-behineko geldialdi bat egingo da Nafarroako etorbidean (Palace), eta geltoki intermodalaren funtzioa beteko du. Geltoki horretara iritsiko da L3, eta horrek ez du ia aldaketarik izango.

Aldaketak hasteko eta amaitzeko ordutegia: Zerbitzua hasten denetik 8:00ak arte 1. eta 2. lineek eta 8:15ak arte 4. lineak ohiko ibilbide eta ordutegietan egingo dute zerbitzua; 8: 30ean hasiko da hiru linea horiek bateratuko dituen linea zirkularraren zerbitzua, eta honako ibilbide hau egingo du:

Eskualdeko ospitalea – Urdanibia Berri –Katea– Elizatxo – Euskal Herria – Olaberria – Urdanibia plaza – Nafarroa Etorb. – Dario Regoyos – Behobia – Azken Portu – GI 636 Ospitaleraino

Ibilbide horretan 1, 2 eta 4 lineetako ohiko geltokietan egingo ditu geldialdiak. Geraleku hauek guztiak kendu egingo dira: Colon pasealekuan, Nafarroa etorbidean goranzko norabidean, Gipuzkoako etorbidean., Hondarribia kalean, Anaka kalena, Geltoki kalean, Elizatxo hiribidean. irteerako noranzkoan eta Bizkaia kalean.

3. lineak ohiko zerbitzua egingo du 8: 30ak arte, eta ordu horretatik aurrera Isiltasunaren biribilguneko (Arbes) eta Alzukaitzeko geralekua bertan behera geratuko da; ibilbidearen amaiera Nafarroako etorbidean egingo da (Palacen aurrean)

13: 00ak aldera zirkulazio normala berrezarri ondoren, lineak berriro ohiko ibilbidea egiten hasiko dira.

Ordutegiak:
Linea zirkularra eskualdeko ospitaletik aterako da 00 ‘- 15’ – 30 ‘- 45’ –etan; linea zirkularraren lehen zerbitzua 8: 30ean izango da.
Artiara doan 3 linea Nafarroa hiribidetik (Palace) aterako da 00 ‘eta 30’-etan;lehen irteera 9: 00etan izango da.