Datorren igandean, otsailak 20, Irungo IV. Maratoi Erdia egingo da, eta Irunbuseko lineetan aldaketa batzuk egingo dira kale batzuk moztuta eta zirkulazioa aldatuta egongo delako. 

1., 2. eta 4. lineak bateratu egungo dira, hiriko auzo guztiak eta erdigunea lotuko dituen linea zirkular handi batean. Linea hori 15 minutuan behin pasatuko da, eta ibilbide bakoitzeko ohiko geltokietan geratuko da, salbu eta Fermin Calbetonen. Horren ordez, Nafarroa hiribidean geldituko da busa (Palace), eta hor izango da geltoki modala ere. Geltoki horretara iritsiko da Artiara doan 3. linea, ia aldaketarik izango ez duena. 

Aldaketen hasiera eta amaiera orduak
Zerbitzuaren hasieratik 8:00ak arte (1 eta 2 lineak) eta 8:15ak arte (4. linea), ohiko ibilbide eta ordutegiak eskainiko dira. 8:30ean hasiko da hiru lineak bateratuko dituen linea zirkularraren zerbitzua, ibilbide honekin:

Ospitalea – Urdanibia Berri – Katea – Elizatxo – Euskal Herria – Olaberria – Urdanibia plaza – Nafarroa hiribidea – Dario Regoyos – Behobia – Azken Portu – GI 636 ospitaleraino. 

Ibilbide horretan, 1., 2. eta 4. lineetako geltoki guztietan geratuko da, hauetan izan ezik: Colón pasealekuko guztiak; Nafarroa hiribidekoak, goranzko zentzuan, Gipuzkoa hiribidekoak, Hondarribia kalekoak, Anaka kalekoak, Geltoki kalekoak, Elizatxo hiribidekoak, irteteko zentzuan, eta Bizkaia kalekoak.  

3. lineak ohiko zerbitzua eskainiko du 8:30ak arte, eta ordutik aurrera aldaketa hauek egongo dira: Arbeseko biribilguneko eta Alzukaitzeko geltokiak ez dira egingo, eta ibilbidea Nafarroa hiribidean amaituko da, Palace parean.

Ohiko zirkulazioa berrezartzen denean (14:00etan, gutxi gorabehera), ohiko lineak eta ibilbideak itzuliko dira.

Ordutegiak

  • Linea zirkularra ospitaletik irtengo da ordu laurdenero, puntuan, eta laurdenetan, eta erdietan eta laurden gutxitan, 8:30etik hasita. 
  • Artiara doan 3. linea Nafarroa hiribidetik irtengo da (Palacetik) ordu erdian behin, puntuan eta erdietan, eta lehen irteera 9:00etan izango da.