Datorren igandean, Irungo Miliak 5K – Salto Systems lasterketa egingo da, eta eragina izango du Irunbusen hiriko lineetan, 8:30etatik 19:00etara, gutxi gorabehera.

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Ospitaleko norakoan:

  • 8:30etako irteeratik 9:00etara: autobusak Fermin Calbetoneko geltokira iritsiko dira, norabidea aldatuko dute, Nafarroa hiribidean barrena jaitsiko dira GI-636 errepidea hartzeko eta Mendeluko biribilgunera iristeko, Hondarribia kaletik igoko dira Geltoki kaleraino eta bertatik Hondarribia kalea jaitsiko dute berriro, eta ohiko ibilbidea egingo dute ospitaleraino.
  • 9:30etako irteeratik 11:30etara, gutxi gorabehera: autobusak Dunboako anbulatorioko biribilgunera iritsiko dira (bidaiariak jasotzeko geldituko dira, baina geltokian sartu gabe), GI-636 errepidea hartuko dute eta Mendeluko biribilgunera joango dira, Hondarribia kalean barrena igoko dira Geltoki kaleraino, eta handik Hondarribia kalean barrena jaitsiko dira eta ohiko ibilbidea egingo dute ospitaleraino.

Zaisako norakoan:

  • 8:30etako irteeran: autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Geltoki kaleraino, Hondarribia kalean barrena jaitsiko dira eta GI-636 errepidetik joango dira Oxinbiribileko biribilguneraino. Fermin Calbetonera igota, norabidea aldatuko dute eta hortik aurrera ohiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.
  • 9:00etatik aurrera eta 11:30ak arte, gutxi gorabehera: autobusek ohiko ibilbidea egingo dute Geltoki kaleraino, Hondarribia kalean barrena jaitsiko dira eta GI-636 errepidetik Dunboako anbulatorioko biribilgunera joango dira (bidaiariak jasotzeko geldituko dira, baina geltokian sartu gabe). Handik aurrera, ohiko ibilbidea egingo dute Zaisaraino.

Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi

*9:00etako irteera Gipuzkoa hiribideko 1.eko geltokitik egingo da (Correos).

10:00etako irteeratik 11:30etara, gutxi gorabehera: Fermin Calbetoneko linea-burua eskola-geltokian egingo da, Sindikalaren aurrean.

Irunbus L3: San Juan – Artia

9:30etako irteeratik 11:30ak arte, gutxi gorabehera: Fermin Calbetoneko linea-burua Palace tabernaren pareko geltokira eramango da (Nafarroa hiribidea).

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

*8:45etako irteera Gipuzkoa hiribideko 1.eko geltokitik egingo da (Correos).

9:15etako irteeratik 11:30etara, gutxi gorabehera: Linea-burua (Fermin Calbeton kaleko geralekua) Elizatxo hiribideko 11 zenbakian egongo da, Olibondoen biribilgunean.

(Erdialdean, Antzaranen eta San Migel auzoan, zerbitzurik ez).

11:30etatik (gutxi gorabehera) 19:00ak arte igandero ekitaldiko ohiko bide-mozketa egingo da: