Datorren larunbatean, otsailak 3, arratsaldeko 18:30etik 20:30etara bitartean gutxi gorabehera, Kaldereroen Desfilea egingo da, eta, hori dela-eta, aldaketa hauek egingo dira Irunbusen hiri barruko lineetan:

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Ospitaleko norakoan:

  • 18:30etatik 19:15etara: autobusak ohiko ibilbidea egingo du Fermin Calbetoneraino, itzulbidean norakoa aldatuko du eta Nafarroa hiribidetik jaitsiko da eta, GI-636an barrena, Mendeluko biribilguneraino joango da, eta hortik Ospitalera igoko da Letxunborro hiribidetik.
  • 19:15etatik 20:30ak arte: autobusak ohiko ibilbidea egingo du Fermin Calbetoneraino itzulbidean norakoa aldatuko du eta Nafarroa hiribidetik jaitsiko da eta, GI-636an barrena, Hondarribia kaletik igoko da eta ohiko ibilbidea egingo du Ospitaleraino.

Zaisako norakoan:

  • 18:45etatik 19:15etara: autobusa Letxunborro hiribidetik jaitsiko da, eta GI-636 saihesbidetik joango da Oxinbiribileraino. Itzulbidetik igoko da eta, geltoki horretatik aurrera, ohiko ibilbidea Behobiarantz.
  • 19:45etatik 20:30etara: autobusa Hondarribia kaleko geltokiraino iritsiko da, kale horretatik jaitsiko da, eta GI-636 saihesbidetik joango da Oxinbiribileraino. Itzulbidetik igoko da eta, geltoki horretatik aurrera, ohiko ibilbidea Behobiarantz.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

19:00etako irteeratik 20:30 arte: Fermin Calbetoneko lineaburua Sindikalaren pareko eskola-autobusen geltokira eramango da.

Irunbus L3: San Juan – Artia

Ez da aldaketarik izango.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

18:45, 19:15, 19:45 eta 20:15etako irteeretan, Fermin Calbetoneko linea-burua Olibondoen biribilgunera eramango da.

Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.