Joan den astean aurkeztu zituzten L2 linea zerbitzua emango duten autobus elektrikoak José Antonio Santano Irungo alkateak eta Miguel Ángel Páez alkateordeak. Aurreikuspenen arabera, datorren hilabetean ikusiko dugu autobus horietako lehena gure kaleetan barrena.

Nuevo autobús eléctrico Irunbus para la línea L2
Argazkia: irun.org

Santano eta Páez Irizarren egoitzan izan dira. Bertan muntatzen ari diren hirirako autobus elektrikoei esker, Irunbusen flota jasangarria lau bus izatetik zortzi izatera pasatuko da.

L2 linea elektrifikatzeko obrak martxan dira eta, aurreikuspenak betez, datozen hilabeteotan hiru autobus elektrikoren bidez emango da zerbitzua linea honetan. Azkar kargatu ahalko dira (aukerako karga delakoaren bidez), dagoeneko instalatutako dauden kargagailu bateragarrietan, edota gauez, kotxeretan.  Oraintxe bertan, ibilgailuak muntatzen ari dira, eta lehenengoa ekainean iritsiko da Irunbusera. 

Trantsizio hori amaitzen denean, L2 lineak bat egingo du L1 linearekin jasangarritasunaren aldeko apustuan, eta Irunbuseko bidaien % 90 elektrikoak izango dira. 

Teknologia berritzen

Horrekin batera, jauzi teknologikoa izango dute Irunbuseko autobusek, ibilgailu barruko ekipamenduak berrituko baitira, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak eskatutako azpiegituraren arabera, MUGI txartelaren garapenean: Irunbuseko hamahiru autobusek txartela pasatzeko euskarri berriak eta informazio-panel modernoagoak izango dituzte, baita horiei dagokien softwarea ere, besteak beste. Ekipamendu berriarekin, wifi konexioa egongo da autobus barruan, eta txartelarekin ordaintzeko aukera eskainiko da.

Pandemia aurreko zifrak gaindituz

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu. 

Izan ere, Irunbuseko bidaiariei buruzko azken datuen arabera, guztizko bidaiari kopuruaren goranzko joera sendoa erregistratu da. Martxoko datuei erreparatuta, ikusiko dugu 2019ko martxoko bidaia kopurua % 8 handitu dela. Kontuan izan behar da 2019an erregistratu zela Irunbuseko historiako bidaiari kopururik handietan, pandemiaren aurretik. Beraz, gure partez, milesker hirian barrena ibiltzeko gu aukeratzeagatik!