Maiatzaren 11an, astelehenean, egoera normala berreskuratuko dute Irunbuseko gure lerroetako autobusek, ordutegiei eta ibilbideei dagokienez. Ondorioz, lehentasunezkoa izango da gure gidarien eta erabiltzaileen babesa eta segurtasuna. Gure autobusetan izango ditugun neurriak honako hauek dira:

Irunbus Covid-19

  • Autobusera erdiko atetik bakarrik sartuko da.
  • Ez da eskudirutan ordaintzea onartuko.
  • TMA/384/2020 Agindua betez, zerbitzuaren erabiltzaileek (1.1 artikulua) eta autobusetako gidariek (1.2 artikulua) maskarak erabili beharko dituzte; izan ere, gidarientzako itxitura bereizlerik ez dagoen bitartean, gidarien eta bidaiarien artean harreman zuzena dagoela ulertuko da. Gidariaren ardura da itxitura beti jarrita eramatea.
  • Autobus guztiek izango dute erabiltzaileentzako soluzio hidro alkoholikoa.
  • TMA/384/2020 Aginduaren 2.5 artikulua betez, autobusen edukiera honako hau izango da:
    • 12 m-ko autobusak: 34 bidaiari.
    • 10,5 m-ko autobusak: 21 bidaiari.
    • Mercedes Benz Sprinter mikrobusa: 14 bidaiari.
    • OTOKAR mikrobusa: 12 bidaiari
ORDUTEGIAK ESKURATU