Datorren maiatzaren 19an, igandean, 10:30etatik 13:30ak aldera arte, Txirrindulari Lasterketa (Kimuak) eta Igande Sasoi dela eta, honako trafiko-murrizketa hauek izango dira hiri barruko lineetan.

L1: ZAISA – OSPITALEA

10:30etik 13:30era arte, Ospitalerako noranzkoan: Fermín Calbetóneraino ibilbide normala;  trukatokian buelta eman eta Nafarroako hiribidean barrena jaitsiko gara, saihesbidetik joango gara Hondarribia kaleko geltokira heldu arte eta, geltoki horretatik aurrera, ohiko ibilbidea Ospitaleraino.

10:30etik  13:30 arte, Zaisarako noranzkoan: Autobusa Hondarribia kaleko geltokiraino helduko da. Orduan, Hondarribia kaletik jaitsiko da eta saihesbidetik Oxinbiribil aldera joango da, han Nafarroako hiribidean gora joan eta linea-trukatokian buelta eman eta Behobiaraino betiko ibilbidea eginez jarraituko dugu.

L2: SAN JUAN – KATEA – TXINGUDI

10:30etik 13:30era: Fermin Calbetoneko linea-burua Elizatxo 11ra aldatuko da (Olibondoen biribilgunea).

L3: SAN JUAN – ARTIA

Ez dago aldaketarik.

L4: SAN JUAN – ANZARAN – OLABERRIA

10:45etik 13:15era: Fermin Calbetoneko linea-burua Elizatxo 11ra aldatuko da (Olibondoen biribilgunea).