Maiatzaren 5ean, Alebinen Txirrindularitza Kriteriuma eta Igande Sasoi direla-eta, aldaketa hauek egingo dira IrunBusen hiri barruko lineetan, 08:00etatik 19:00etara bitartean gutxi gorabehera.

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Ospitalerantz: 

  • 08:00etan, autobusak betiko ibilbidea egingo du Fermin Calbeton kaleraino. Itzulbidean bira eman, eta, GI-636 errepidetik (saihesbidetik), Zubimusu plazatxoko biribilguneraino joango da. Gero, Hondarribia kalea igo eta jaitsi, eta ospitaleko betiko ibilbideari helduko dio berriro.
  • 8:30eko irteeratik 13:15 aldera arte, gutxi gorabehera: autobusak Dunboako anbulatorioraino iritsiko dira –ez dira sartuko geldilekuraino, baina bidaiariak jasoko dituzte–, eta, GI-636 errepidetik (saihesbidetik), Zubimusu plazatxoko biribilguneraino joango dira. Gero, Hondarribia kalea igo eta jaitsi, eta ospitaleko betiko ibilbideari helduko diote berriro.

Zaisarantz: 

  • 08:00etan, autobusak betiko ibilbidea egingo du Geltoki kaleraino, eta, Hondarribia kalean behera, GI-636 errepidetik (saihesbidetik), Osinbiribil biribilguneraino joango da. Gero, Fermin Calbeton kaleraino igo, eta, itzulbidetik, betiko ibilbideari helduko dio berriro.
  • 8:30eko irteeratik 13:15 aldera arte, gutxi gorabehera: autobusek betiko ibilbidea egingo dute Geltoki kaleraino, eta, Hondarribia kalean behera, GI-636 errepidetik (saihesbidetik), Osinbiribil biribilguneraino joango dira –ez dira sartuko geldilekuraino, baina bidaiariak jasoko dituzte–. Gero, betiko ibilbideari helduko diote berriro.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

8:00etako autobusa Gipuzkoa hiribidetik abiatuko da.

9:00etik 13:15 aldera arte, gutxi gorabehera: abiaburua SINDIKALeko (Bidasoa LHII) geralekua izango da.

Irunbus L3: San Juan – Artia

8:30etatik 13:15 aldera arte, gutxi gorabehera: abiaburua Nafarroa etorbideko 18 zenbakia izango da.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

8:15etako autobusa Gipuzkoa hiribidetik abiatuko da.

8:45etatik 13:15 aldera arte, gutxi gorabehera: abiaburua Elizatxo hiribideko 11 izango da (Olibondoen biribilgunea).

Lasterketa bukatzen denean kenduko dira murrizketak (13:15 aldera izango dela aurreikusten da). 13:15etatik 19:00etara bitartean, ordea, Colon Ibilbidea itxita egongo da, Igande Sasoi bukatu arte.