Otsailaren 26an, igandea, maratoi erdia jokatuko da Irunen, eta, Udaltzaingoak jakinarazi duenez, lasterketak hiri osoko trafikoan izango du eragina

1., 2. eta 4. lineak bateratu, eta linea zirkular bat eratuko da, hiriko auzo guztiak eta erdialdea elkarrekin lotuko dituena. Linea horretako autobusak 15 minutuan behin abiatuko dira, eta ibilbide bakoitzeko betiko geralekuetan geldituko dira, Fermin Calbeton barne. Zerbitzua martxan jartzen denetik 08:00etara arte, 1. eta 2. lineek ohi bezala egingo dute zerbitzu, eta, 08:15era arte, baita 4. lineak ere.

08:30etik aurrera, berriz, linea zirkularrak egingo du zerbitzu, ibilbide honi jarraikiz:

Eskualdeko ospitalea – Urdanibia Berri – Ventas – Elizatxo – Euskal Herria – Olaberria – Urdanibia plaza – Fermin Calbeton – Nafarroa hiribidea – Darío Regoyos – Behobia – Azken Portu – GI 636 – ospitalea.

Linea horretako autobusak 1., 2. eta 4. lineetako betiko geralekuetan geldituko dira, eta Colón ibilbideko, Nafarroa hiribideko goranzko, Gipuzkoa hiribideko, Hondarribia kaleko, Anaka kaleko, Geltoki kaleko, Elizatxo hiribideko irteeraranzko eta Bizkaia kaleko geralekuak itxiko dira.

Linea zirkularra eta laurdenetan, eta erdietan, laurden gutxiagotan eta puntuan abiatuko da ospitaletik; lehenengo autobusa, 08:30ean.

Zirkulazioa 13:00etan itzuliko da normaltasunera, gutxi gorabehera.

3. lineak, berriz, zerbitzu normala emango du 08:30era arte, eta, ordutik aurrera, Isiltasuna biribilguneko geralekua eta Alzukaitz itxita ezabatuak.

Ventasen inauterietako desfilea dela eta, linea zirkularrak aldaketa hauek izango ditu:

12:15etatik 13:30ak arte, gutxi gorabehera, Gabiria, Elatzeta eta Andrearriaga 23 geltokiak bertan behera geratuko dira.

Suhiltzaile geltokitik aterata autobusa Letxunborro etorbidetik joango da, Elizatxo etorbidetik Ugaldeko geltokiraino. Hortik aurrera linea zirkularraren ibilbidea berreskuratzeko.