Datorren igandean, 2021eko azaroak 21, zenbait aldaketa egingo dira Irunbuseko lineetan, «Miliak osasunaren alde» izeneko lasterketa egingo baita 9:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera.

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

Ospitaleko norakoan:
9:00etan lasterketa hasiko da, eta bertan behera geratuko dira geltoki hauek: Nafarroa hiribidea 21, Fermín Calbetón, Zabaltza Ensanche.
Gertueneko geltokiak: Dunboa anbulatorioa eta Hondarribia 2. 

Zaisako norakoan:
9:00etan lasterketa hasiko da, eta bertan behera geratuko dira geltoki hauek: Colón 43, Luis Mariano, San Juan,  Nafarroa hiribidea 18.
Gertueneko geltokiak: Hondarribia 2 eta Dunboa anbulatorioa. 

Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi

Kateako norakoan:
9.00etan hasiko da lasterketa, eta bertan behera geratuko dira geltoki hauek: Fermín Calbetón, Zabaltza Ensanche, Topoa eta Aduana.
Gertueneko geltokiak: La Salle eta Olibondoen biribilgunea.

Irun erdialdeko norakoan:
9:30ean lasterketa hasiko da, eta bertan behera geratuko dira geltoki hauek: Gipuzkoa 15, Luis Mariano eta Fermín Calbetón.
Gertueneko geltokia: Olibondoen biribilgunea.

Irunbus L3: San Juan – Artia

9:30ean lasterketa hasiko da, eta bertan behera geratuko dira geltoki hauek: Fermín Calbetón, Nafarroa 4, Nafarroa 18 eta Nafarroa 21.
Irteera eta iritsiera guztiak Arbeseko biribilguneko geltokian egingo dira.

Irunbus L4: San Juan – Antzaran – Olaberria

9:15ean lasterketa hasiko da, eta bertan behera geratuko dira geltoki hauek: Fermín Calbetón, Zabaltza Ensanche, Topoa, Urruña plaza, Lope Irigoyen, Zubiaurre, Colón 43, Gipuzkoa 6 eta Gipuzkoa 32.
Gertueneko geltokia: Olibondoen biribilgunea.
Irteera eta iritsiera guztiak Olibondoen biribilguneko geltokian egingo dira.

Aldaketak lasterketa amaitu arte egongo dira indarrean (14:00, gutxi gorabehera).