San Juan inguruko urbanizazio-obrak direla eta, itzulbidea itxita egongo da maiatzaren 29an, 30ean eta 31n, ekainaren 1ean eta 2an, eta aldaketa hauek izango dira Irungo autobus-lineetan:
Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea
Ez da aldaketarik izango.
Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi
Ohiko ibilbidea egingo da, eta autobusak, itzulbidea hartu ezinik, Nafarroa hiribidea jaitsiko dute eta berriz igoko dira, Fermin calbetoneko geltokira iristeko.
Irunbus L3: San Juan – Artia
Lineaburua Bixerara aldatuko da. Fermin Calbetonetik Francisco de Gainza kalean, Beraketa kalean, Iparralde hiribidean eta Colon pasealekuan barrena joango dira autobusak Bixerara iritsi arte.
Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
Ez da aldaketarik izango.