Hainbat urtez jarraian gora egin ondoren, COIVD-19a agertu izanaren ondorioz, erabiltzaile gutxiagok erabili dituzte gure linean 2020an zehar. Baina guk lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu azken hilabete zail hauetan gugan konfiantza izan duzuen guztioi eskerrak emateko, segurtasun-neurriak errespetatu eta betetzen lagundu duzuelako, Irungo joan-etorrietan guri laguntzeagatik eta zuei laguntzen uzteagatik, eta maskara azpiko irribarreengatik. Elkarrekin lortuko dugu!
Eta, jakina, eskerrak eman nahi dizkiegu goizero gure autobusak gure hiriko kaleetan barrena ibil daitezen ahalbidetzen duten pertsona guztiei: Gure garbiketako langileei, bulegokoei, tailerrekoei eta autobusetakoei.

Denoi gogorarazten dizkizuegu koronabirusa ez kutsatzeko indarrean dauden segurtasun-neurriak. Garrantzitsuenak dira maskara erabiltzea, eskuak garbitzea eta gure ibilgailuak aireztatzea. Beraz, mesedez, ez itxi leihatilak.

2020 datuetan
2020an, Irunbuseko lineek 1.171.304 bidaiari izan zituzten, aurreko urtean baino % 34,56 gutxiago (2019a errekorra izan zen, ia 1,8 milioi erabiltzaile izan baitziren gure autobusetan). Lineaka, L1 Zaisa – Ospitalea izan zen berriz ere erabiltzaile gehien izan zituena; guztizkoaren % 68,5. Atzetik, L2 San Juan – Katea – Txingudi, bidaiari guztien % 23,7. L3 San Juan – Artia eta L4 San Juan – Anzaran – Olaberria lineak bidaiarien % 3,6 eta % 2,9 erregistratu zituzten, hurrenez hurren. Gautxori zerbitzuak izan du bidaiarien beherakada nabarmenena, normaltasun berrian mugikortasun-murrizketak ezarri direlako, zerbitzu hori bertan behera utzi behar izan baita berriz abisatu arte.