Datorren asteartean, 2023ko otsailaren 21ean, 19:15etik 19:45era, gutxi gorabehera, SARDINA LURPERATZEA desfilea dela eta, zirkulaziorako murrizketa hauek izango dira hiri-lineetan
Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea
- Ospitaleko norakoan: 19:15etatik 19:45ak arte, gutxi gorabehera, Fermin Calbetonera arte betiko ibilbidea. Ondoren, norakoa aldatu eta Nafarroa hiribidetik behera egin ondoren, GI-636 errepidetik joango gara Hondarribia kalera, kale horretako geltokiraino, eta handik aurrera ohiko ibilbidea egingo da, ospitaleraino.
- Zaisako norakoan: 19:15etatik 19:45ak arte, gutxi gorabehera, Autobusa Hondarribia kaleko geltokira iritsiko da, Hondarribia kaletik behera jaitsiko da eta GI-636 errepidetik Oxinbiribileraino joango da. Handik aldageltokira igoko da eta hortik aurrera ohiko bidea egingo du Behobiarantz.
Irunbus L2: San Juan – Katea – Txingudi
Azken irteera Fermin Calbetonetik: 19:00etan. Ordu horretatik Aurrera 20:00 arte gutxi gorabehera linea-burua Sindikalaren pareko eskola-autobusen geltokira eramango da.
Irunbus L3: San Juan – Artia
Ez da aldaketarik izango.
Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria
Azken irteera Fermin Calbetonetik 18:45etan, ordu horretatik aurrera eta 20:00etara arte, gutxi gorabehera, lineaburua Gipuzkoa 1.
Desfilearen azkenak aurrera egin ahala kenduko dira murrizketak.