Datorren asteartean, 2026ko otsailaren 17an, 19:15etik 21:15era, gutxi gorabehera, Sardinaren Ehorzketa desfilea dela eta, zirkulaziorako murrizketa hauek izango dira hiri-lineetan.

Irunbus L1: Zaiza – Ospitalea

19:15eko irteeratik 21:00etako irteera arte:

  • Ospitaleko norakoan: autobusak Osinbiribileko biribilgunera iritsiko dira, eta geltokitik kanpo geratuko dira, Dunboako anbulatorioan bidaiariak jasotzeko. Ondoren GI-636 errepidetik desbideratuko dira, Hondarribia kalea igo eta jeitsi ondoren Letxunborro hiribidetik barrena iritsiko dira ospitalera.
  • Zaisako norakoan: Autobusa GELTOKI-ESTACION geltokiraino ohiko ibilbidea, Hondarribia kaletik behera jaitsiko da eta GI-636 errepidetik Dunboako anbulatorioan bidaiariak jasotzeko. Hortik aurrera ohiko bidea egingo du Behobiarantz.

Irunbus L2: San Juan – Ventas – Txingudi

Azken irteera Fermin Calbetonetik: 19:00etan.

Ordu horretatik aurrera 19:45 arte gutxi gorabehera linea-burua Gipuzkoa 1 geltokira eramango da.

*ITZULBIDEA ITXITA 21:15ak arte

Irunbus L3: San Juan – Artia

19:30etatik aurrera eta 21:15 arte, lineaburua Nafarroa 18 izango da.

Irunbus L4: San Juan – Anzaran – Olaberria

Azken irteera Fermin Calbetonetik 18:45etan.

Ordu horretatik aurrera eta 20:45ak arte, gutxi gorabehera, lineaburua Gipuzkoa 1.

San Martzial kalea itxita 20:30etatik 21:15ak arte (EuskalHerria hiribidetik joango gara)

*21:15ak arte ITZULBIDEA ITXITA