Irunen hainbat aukera bultzatzen dira gure inguruari balioa emateko, ohitura osasungarriak bultzatzeko eta mugikortasun iraunkorra sustatzeko. Hiriko udalak hiri atseginagoa izateko egindako apustuez ari gara: Irun 30 ibilgailu gurpildunentzat, gero eta handiagoa den bidegorrien sarea, Euskadi osoko lehen autobus linea guztiz elektrikoa dena, eta abar. Gure hiriak arnasteko, gozatzeko eta hiri gero eta hobean mugitzeko eskaintzen dizkigun aukerak azalduko ditugu ondoren.

Impulsando la movilidad sostenible en Irun

13 KILOMETROKO BIZIKLETA BIDEAK

Etenik gabe garatzen ari den bidegorri sarea du Irunek. Azken urte hauetan bide berriak egokitu eta jarri dira martxan hiri inguruak hiriaren erdialdearekin lotzeko, eta bertan bizikletak eta autoak elkarrekin bizi dira Irun30 apustuaren barnean. Bidegorrien eskaintza horretan txertatu diren azkenak izan dira Behobiako oinezkoen pasealekuaren ondoko bizikleta bidea eta Letxunborro hiribideko eta Aldabe mendia kaleko zatiak, besteak beste.

Udalak plano batean bildu ditu Irungo bizikleta bide guztiak, Irun 30 bideak eta distantziak bizikletaz egiteko behar den gutxi gorabeherako denbora.

Irun30
2013ko uztailaz geroztik hirian orduko 30 km-ra mugatua dago trafikoaren abiadura, eta hiri aitzindarietako bat izan da segurtasun handiagoa izateko, istripu kopurua jaisteko eta CO2 igorpenak murrizteko eredu hori bultzatzen.

METROMINUTUA

Oraindik ez al duzu ezagutzen Metrominutua? Irungo mapa da eta, hiri handietako metroen ohiko planoei keinu bat eginez, gure hiriaren trazadura aurkezten digu bertan puntu nabarmenenak eta haien artean dauden distantziak zehaztuta. Ekimen hau Pontevedratik dator eta gure hirian txertatu da Ibiltzen diren hiriak elkartearen bidez.

Metrominutua 2017an argitaratu zen, distantziak eta batez besteko denborak jasotzen dituen plano sinoptikoa da eta oinez ibiltzeko ohitura bultzatu nahi du. Gure hiriko 40 puntu berezi jasotzen ditu guztira, esate baterako, udaletxea, Mendibil parkeko kontserbatorioa, Irugurutzeta, kiroldegiak, Oiasso museoa, ospitalea… Batez beste orduko 5 kilometroko abiaduran neurtuak daude distantzia guztiak.

Metrominuto Irun

IBILTZEN DIREN HIRIAK

Eta zer da hori? Asmoen adierazpena baino askoz ere gehiago da ibiltzen diren hiriak. Udalen eta bestelako herri administrazioen elkartea da –haien artean dago Irungo hiria-, ibiltzearekin konprometituak guztiak. Helburu nagusia da hiri mugikortasunaren eta gune publikoaren protagonista nagusiak izatea oinezkoak. Planeta osoari zabaldua dago eta Brasil bezain urruneko herrialdeak aurkituko dituzu bertan.

Sare honetan sartzeak gune publikoaren hobekuntzarekiko egiazko konpromisoa eskatzen du, herritarrei ibiltzeko eta sozializatzeko leku bat eskaintzeko. Horrek esan nahi du proiektuak bideratu behar direla honako alderdi hauek bultzatzeko: ibiltzea eta mugikortasun iraunkorra, irisgarritasun unibertsala, bide segurtasuna, hiri ingurumenaren bideoaren kalitatea eta haurren autonomia.

Eskolako bideak
Eta hain zuzen ere, haurren autonomia bultzatzeaz ari garen honetan, Eskolako bideak proiektua aipatu behar dugu. Ekimen hori 2009an jarri zen abian Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astearen barnean eta haren helburua da haurrek beren garapen mailaren araberako autonomia mailak izatea. Hala, haurrak oinez joango dira eskolara planifikatutako eta seinaleztatutako ibilbideetan barrena, eta aldi berean, ibilbide horietan topalekuak jarri dira beste haurrekin geratu eta ibilbidea taldean egiteko.

Horri esker, etxeko txikienak era autonomo eta seguruan joan daitezke eskolara oinez. Horrekin haurren autonomia, ardura eta hazkunde pertsonala bultzatuko ditugu, mugikortasun iraunkorra eta beren egunerokoan ohitura osasungarriak hartzea sustatzeaz gainera.

Sortu zenetik, seinaleak eta ibilbideak hobetu, osatu eta indartu dira. Gaur egun Eguzkitza, Dunboa eta Elatzeta ikastetxeak daude ekimen horren barnean.

TIPI TAPA

Programa hau hiriko adineko pertsonentzat da eta izaera iraunkor, ireki eta erregularrez taldean ibiltzeko irtenaldiak egiteko aukera ematen die. Irungo Udalak, Osakidetzak, Nagusilanek eta Gipuzkoako Aldundiak bultzatua da.

Kontua da adineko pertsonei jarduera fisikoa egin dezaten bultzatzea, horrek onura handiak ekartzen baititu osasunerako, gizarte harremanetarako eta, oro har, bizi kalitaterako. 60 urtetik gorako jendearentzat da eta udalerrian barrena hainbat ibilaldi egiten dira, gehienez ordu eta erdi irauten dutenak.

BIDE OSASUNGARRIAK

Haize zabalaz eta gure inguruaz gozatuz ariketa fisikoa bultzatzearen ildo beretik, Bide Osasungarrien eskaintza dugu, Irungo Udalak egiten duena. Proposamen honetan 6 ibilbide daude Irungo hainbat auzotan barrena.

Santiago: 3,2 km, 5.300 pauso.
Behobia: 3,7 km, 6200 pauso.
Plaiaundi: 2,5 km, 4200 pauso.
Katea: 1,8 km, 3000 pauso.
Ibarla: 2,9 km, 4800 pauso.
Soroxarta: 3,9 km, 6500 pauso.

EUSKADIKO LEHEN AUTOBUS LINEA ELEKTRIKOA

2019ko urte honetan lehen hiri linea erregular % 100 elektrikoa estreinatu dugu Irunbusen, beste urrats bat eginez gutxiago kutsatzen duten hiria eta garraioa publikoa izateko. L1 linea da, Zaisa Irungo ospitalearekin lotzen duena. Linea hori egunero erabiltzen dute irundar askok lanera joateko edo eguneroko eginbeharrak egiteko.

Bus eléctrico - Irunbus