Aurten ere, Irungo, Hondarribiko eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, bat egin dute Mugikortasunaren Europako Astearekin, eta jarduera ugari dakarzkigute, elkarrekin antolatuta. Hiru hirietan egingo dira irailaren 16tik 22ra.
Iaz, arrakasta itzela izan zuen hiru udalerriek elkarrekin antolatutako proposamen bateratuak. Gakoa izan da hori aurten ekimenari berriz heltzeko, nola eta jarduera-programa are zabalago batekin. Aste osoan zehar egingo dira ekintzak.
Klima-aldaketaren kontra kontzientzia hartzea eta ekitea, «Konbinatu eta mugitu» lelopean, horra Mugikortasunaren Europako Astearen gakoa Irunen, Hondarribian eta Hendaian.

Zazpi egun horietan Irunen bizikleta protagonista dela egingo diren 3 jarduera nabarmendu nahi ditugu:
Village vélo
Irailak 17, larunbata, 17:00etatik 20:00etara, Zabaltza plazan.
Bizikleta bidezko mugikortasunari buruzko zenbait jarduera azoka batean.
Bizikleta-martxa
Irailak 18, igandea, 11:00etan Zubimuxuko biribilgunetik abiatuta.
Zabaltza plazan, bigarren eskuko bizikleten azoka, Txingudiko Zerbitzuek antolatuta.
Nagusikleta
Irailak 19, astelehena. Behobiatik Oxinbiribil eta Santiago aldera bidegorrietatik.
Bizikleta-paseoa emango zaie txirrindan ibil ezin daitezkeen adinekoei, bi pertsonarentzat egokitutako trizikloetan.
Info gehiago: Irungo Udalaren webgunea