San Martzial – Txingudi kirol guneko igerilekuak ostiral honetan irekiko dira, uztailak 31, eta, horregatik, San Juan eta Artia arteko linearen ibilbidea luzatuko da: hilerrian geratu ondoren, kirol guneraino iritsiko da L3 linea. Astelehenetik igandera bitartean erabili ahalko da zerbitzu hori, 10:30etik 21:00etara arte, bi ordu horiek barne, uztailaren 31tik irailaren 13ra bitartean.

L3-San Juan-Artía

Baldintza bereziak igerilekuetan, osasun egoera dela eta

Igerilekuak osasun agintarien gomendioetara egokitu, eta berritasun handi bat izango da: bi erabilera txanda izango dira egunean, goizean (11:00etatik 15:15era bitartean) bata eta arratsaldean (16:15etik 20:30era bitartean) bestea. Gainera, gehienez ere 150 pertsona egon ahalko dira aldi berean instalazioetan.

Sarrerak 2,20 euro balioko du helduentzat, eta 1,80 euro 4-17 urteko adingabeentzat, eta, instalazioetan sartzeko, aurrez, nahi diren eguna eta txanda erreserbatu beharko dira, Irungo Udalak bere webgunean jarri duen aplikazio espezifikoaren bitartez (www.irun.org/piscinas).

Irungo Udalaren webgunean bertan eskuratu daiteke informazio gehiago igerilekuetan sartzeko eta berauek erabiltzeko baldintzei buruz.