Astelehenetik (maiatzaren 4tik) maskarak derrigorrezkoak izango dira garraio publikoan. Gobernuak iragarritako arau berri hau Irunbusen Covid 19 pandemiaren kutsadura saihesteko eta garraio publikoaren erabiltzaileen eta gure gidarien segurtasuna eta higienea babesteko ezarritako neurri bat gehiago da. 

El uso de mascarillas es obligatorio en el transporte público

Horrela, gure zerbitzuetako erabiltzaile guztiek maskara eraman beharko dute autobusean ibili nahi badute. Irungo Udalak adierazi du maskarak banatuko dituela Irunbuseko lerro guztietan. “Irungo Udalak erabakita zeukan astelehenean eta asteartean Gobernu Zentrala herrietara zabaltzen ari den material-sorta banatzea. Derrigortasuna ezagututa, eta Alarma-egoeraren arauei jarraituz, Irungo Udalak lanean darrai materialaren banaketa, ahal den neurrian bermatzeko.

Banaketa astelehenetik aurrera egingo da, erabiltzaile gehien izaten den gune nagusietan eta garraio publikoa erabiltzen dutenei bakarrik. Babes Zibileko eta Gurutze Gorriko pertsonala izango da maskara higienikoak  banatuko dituztenak autobus lerro hauetan: L1 Zaisa-Ospitalea, L2 San Juan-Katea-Txingudi, L3 San Juan- Artia eta L4 San Juan- Anzaran-Olaberria. Bi zatitan egingo da banaketa: Lehena, 6:00etatik 11:00etara eta bigarrena, 15:00etatik 17:00etara. Kasu bakoitzean, lerro bakoitzaren ordutegira egokituko dira.

Esan dizuegun bezala, Irunbusek egoera berri honen aurrean hartu dituen ekintzei gehituko zaie honako hau. Gogoratu:

  • Ez da dirutan ordaindu, MUGI txartela erabili behar da. Txartelak betiko salmenta-tokietan eta kioskoetan eros daitezke. Info gehiago: www.mugi.eus
  • Autobusaren aurreko atea ezin da ireki. Autobusera atzeko atetik sartu behar da. Gainera, ezingo da gidariarengana jo. Zinta eta antzekoak ezarriko dira gidariarengana joateko.
  • Gautxori zerbitzuak bertan behera geratu dira.
  • Autobusetako lehen lerroetako eserlekuak ezin dira erabili.
  • Lanpostu bakoitzak badu bere produktu desinfektatzailea.

El uso de mascarillas es obligatorio en el transporte público

Ordutegi bereziak

Gogoratu Irunbuseko autobusen ordutegiak aldatu egin direla, osasun-krisiaren ondorioz. Maiatzaren 16tik aurrera indarrean dauden ordutegi bereziak hemen ikus ditzakezu.

ORDUTEGIAK ESKURATU