Artista irundarraren izena daraman aretoak amaierako atzera begirakoa eskaintzen du 21 obrarekin.

Menchu Gal aretoa ezagutzen ez baduzue, hau aste ona da hori egiteko. Eta agian Menchu Gal nor den ere ezagutzen ez duzuenontzat (Irunen hori posible bada!), arrazoia bikoitza da.

Exposición en la Sala Menchu Gal

Foto: irun.org

Gal gure historiako irundar ospetsuenetako bat da, Artean garrantzi handiko figura, eta aste honetan amaituko da hiriak bere jaiotzaren 100. urteurrena dela-eta antolatu dituen ekitaldi eta omenaldien urtea.

Horregatik, datorren igandera arte, bere izena daraman aretoak atzera begirakoa eskainiko du margolariaren 21 lanekin. Margolan horiek Udalaren artxibotik, Menchu Gal Fundaziotik eta bilduma partikularretatik datoz.

Edorta Kortadi erakusketaren komisarioak Galen ibilbide artistikoaren etapa ezberdinetako koadroak bildu ditu, eta, beraz, bisitariek margolari irundarraren estiloaren bilakaera ikusteko aukera izango dute. Gainera, Irungo Udalak berak jakinarazi duenez, atzera begirako hau dela eta, 315 orrialdeko katalogo bat argitaratu da, eta 20 euroren truke eskura daiteke.

Jarduerez beteriko urtea
Lehen esan bezala, erakusketa hau ez da izan Menchu Galen jaiotzaren urteurrena ospatzeko antolatutako jarduera bakarra. AFIk “elkarrizketak” izeneko erakusketa eskaini zuen areto berean, hainbat argazkiren bidez, margolari irundarraren hamabi margolanekin. Era berean, egun hauetan oraindik ere bisitatu daiteke “Menchu Galen gauza batzuk” erakusketa, CBAn.

MENCHU GAL ARETOA
Urdanibia plaza, 5
Nola iritsi: Irunbuseko L4 linea: San Juan – Anzaran – Olaberria