Datorren LARUNBATEAN, IRAILAK 17, MUGIKORTASUNAREN ASTEA dela eta, murrizketak izango dira hiri barruko lineetan.

15:30etik  21:30era arte iraungo dute murrizketek, gutxi gorabehera.

 

  • L-1: ZAISA – OSPITALEA

15:00etatik 20:00etara, Ospitalerako noranzkoan: Fermín Calbetón kaleraino, ohiko bidea egingo dugu. Aldageltokian bira egin, eta Nafarroa hiribidea jaitsiko dugu. Saihesbidetik, Hondarribia kaleko 2. zenbakiko geralekura joango gara (Telepizza), eta, hortik aurrera, ohiko bidetik joango gara Ospitalera.

20:00etatik 21:30era, Ospitalerako noranzkoan:  Azken Portuko geralekua igarotakoan, saihesbidetik desbideratuko gara, Gibeletako geralekura joateko, eta, hortik aurrera, ohiko bidetik joango gara Ospitalera.

15:00etatik 20:00etara arte, Zaisarako noranzkoan: Hondarribia kaleko 2. zenbakiraino heldu (Telepizza), eta Hondarribia kaletik jaitsiko gara. Saihesbidetik joango gara Oxinbiribileraino. Aldageltokira igo, eta, handik aurrera, ohiko bidetik joango gara Behobiarantz.

20:00etatik 21:30era arte, Zaisarako noranzkoan: Letxunborro hiribidea jaitsiko dugu; ahal dugunean, Hondarribia kaleko 2. zenbakira igoko gara (Telepizza). Saihesbidetik joango gara Oxinbiribileraino, eta, handik aurrera, ohiko bidetik joango gara Behobiarantz

  • L-2: IRUN – VENTAS – TXINGUDI

15:00etatik 20:00etara: Fermín Calbetón kaleko linea-burua Gipuzkoa hiribideko 1. zenbakira lekualdatuko da.

20:00etatik 21:30era: Fermín Calbetón kaleko linea-burua Alai Txoko geralekura lekualdatuko da, La Salle parera.

  • L-3: SAN JUAN – ARTIA / SAN JUAN – OLABERRIA

San Juan – Artia: 20:20tik 21:55era, Fermín Calbetón kaleko linea-burua Santa Elena zubira lekualdatuko da.

San Juan – Olaberria: 20:10etik 21:10era, Fermín Calbetón kaleko linea-burua Santa Elena zubira lekualdatuko da.