Bi urtez ezin izan dugu, baina aurten ekainaren 30ean autobusean eramango zaitugu San Martzialera!

Irunbus: servicio especial de autobus para subir a San marcial 2022

San Martzial egunean autobus-zerbitzu bat egongo da San Martzialera igotzeko. Antonio Valverde kaletik irtengo da, Udaltzaingoaren ondotik, 9:00etatik 13:30etara bitartean. Txartela autobusean bertan erosi beharko da: 3 € joan-etorrirako eta 1,50 € igotzeko bakarrik.

Ekainaren 30ean San Martzialera joateko autobus-zerbitzu hau ez da udal-zerbitzuen edo hiriko zerbitzuen barruan sartzen eta, ondorioz, ezingo da Mugi txartelarekin ordaindu.